“Ustelkeria kasuak” salatu eta mobilizatzeko deia egin du gasteiztar talde batek

Posted on Actualizado enn

2014(e)ko Otsailak 7 (Arabako Hitza)

Gasteizko herritar talde batek egungo testuinguru soziopolitikoan “guztiz errotuta dagoen ustelkeria” salatu du. Haren esanetan, “demokraziaren muinari eraso” eta “jendartearen gehiengoa miseriara” kondenatzen du oraingo egoerak.

Javi Aguillo, Imanol Olabarria eta Juantxo Oskozen bitartez, Gasteizko San Antonio kaleko bulegoen aferari egin diote erreferentzia bereziki. Gasteizko Udalean oposizioak bultzaturiko ikerketa batzordeak laster emango ditu jakitera kasuaren inguruko ondorioak, baina uste dute nabariak direla hainbat “azpijoko”: “Nabariak dira lokalaren alokairua diru publikoz ordaintzea prozedura ilunez eta lokalen jabearen mesedetan hitzartu izanaren zantzuak”. Gainera, onartezintzat jo dute aferaren egileak zenbait lekutan agertzen duten jarrera “harroa”.

Kasu horrek eta beste hainbatek jendearen artean sortzen duten “asperdura eta haserrea” handia dela uste dute, baina “tamalez” kalean ez duela izan nahikoa islarik. Era berean, “axolagabekeria” albo batera utzi eta “aktibaziorako pausoa emateko” deia egiteko baliatu nahi izan zuten agerraldia, “politikari profesionalek ez baitute nabaritzen jendartearen presioa”.

Asteazkenean agerraldia egin zuen taldeak azpimarratu zuen ustelkeria kasuekin “oso haserre” dagoen herritar talde bat dela; adierazi zuten aurrera begira elkarte gisa egituratzea aztertzen ari direla, “herritarren aurrean egoera tamalgarri hauek salatu eta eragozteko bitartekoak eskaintzeko”. San Antonioko bulegoen afera salatzeaz harago, aurrekontuak eta politika jarduna “gardentasunez eta jendearen parte hartze zuzenarekin” egin behar dela aldarrikatu zuten.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s