#Epsilon eta #Hiriko konpainiei emandako laguntzak aztertzeko batzordeak gaur ditu lehen agerraldiak #EuskoLegebiltzarrean

Posted on Actualizado enn

Autogintza ametsei, ikerketa

Kontu Auzitegiak ez du legez kanpoko ezer atzeman, baina ebazpena polemikoa izan da

Ivan Santamaria (BERRIA). Osoriko irakurtzeko hemen.

Amesgaizto bihurtutako bi autogintza proiektu ikertzeko ardura du gaurtik aurrera Eusko Legebiltzarrak. Batetik, 1 Formulan lehiatzeko asmoz sortutako Epsilon konpainiarena. Bestetik, auto elektrikoa sustatu behar zuen Hirikorena. Biak porrot egin dute dagoeneko, bidean milioi askoko diru laguntza publikoak xahututa.

EH Bildu, PP eta UPDren botoei esker abian jarritako ikerketa batzordean lehenbiziko hiru agerraldiak izango dituzte gaur. Lehen saio horren bezperan, ordea, mugimendu esanguratsuak egon dira, Epsiloni buruz egin duen ebazpen ofiziala argitaratu baitu azkenik EAEko Herri Kontuen Auzitegiak. Batzordea sustatu duten indarrek ikusmin handia zuten dokumentu horren inguruan. Oro har, ebazpen ofizialak ez du legez kanpoko jarduerarik aurkitu, eragozpen arin batzuk kenduta. Haatik, bada askoz ere kritika handiagoak jasotzen dituen boto partikularra ere.

Kontu Auzitegiaren ikerketak tramitazio gatazkatsua izan du. Jose Ignacio Martinez Churiaque auzitegiko presidenteak aurkeztu zuen ondorio zirriborroak ez zuen beste kideen oniritzia jaso. Azken bertsioan, kanpoan geratu dira Martinez Churiaqueren idatziak azpimarratzen zituen gorabehera eta kritika ugari.

Prozesuak kutsu politiko nabarmena hartu du. Izan ere, alderdi politikoek proposatu eta izendatutako zazpi pertsonak osatzen dute auzitegia. EAJk hiru jarri zituen, eta PSE-EEk nahiz PPk, bina. Bada, jeltzaleen eta sozialisten ordezkariek bota dute atzera Martinez Churiaqueren ebazpen proposamena. Bi alderdi horiek dira, halaber, ikerketa batzordea babestu ez dutenak, bozketan PSEren abstentzioak aurrera egitea ahalbidetu bazuen ere.

Enpresak lanean hasi zirenean boterean zegoen EAJ, eta edozein ikerketa eta ardura izatea errefusatu du. «Iruzurra eta xahutzea ikusten ari dira arriskua baino ez zegoen tokian», Luis Javier Telleria jeltzalearen hitzetan.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s