La Casta Vasca: Mafias y Gobierno Vasco en la última década

Posted on Actualizado enn

La Casta portada_euLa Casta Vasca: Mafias y Gobierno Vasco en la última década Ahoztar Zelaietaren azken liburuaren izenburua da. Datorren ostegunean aurkeztuko du Gasteizko Ignacio Aldekoa Kultur Etxean, 19:00etan.

Ahoztar Zelaieta Zamakona 

(1972) Egin, Ardi Beltza eta Kalegorriako kazetaria. Geroago, rap musikako euskal taldeei buruzko irrati saioa zuzendu zuen Tas-Tas Irratian. Kriminologia Euskal Institutuan jarraitu zuen bere prestakuntza. “Monarquía o República” bezalako dokumentaletan parte hartu izan du. Peoi lanak eginez, hainbat enpresa barru-barrutik ezagutu zituen: multinazionalak, PNVren Alderdi Eguna edo PSEren “Arrosaren Festa” antolatzeko kontratutakoak, eta abar. 2013an  “Jóvenes Burukides Bizkaínos: clientelismo y fontanería” liburu argitaratu zuen Txalaparta argitaletxean. Fueralacasta.org eta Pepe Rey Elkartea ekimenetako partaidea da. Azken honetan omenaldi-liburua argitaratu dute, eta egileetako bat Ahoztar Zelaieta da.

Euskaldunen lurralde bitxi honetan, Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetaritzaren erreferentzia bihurtu da Ahoztar Zelaieta. Egineko ikerketa saileko kidea izen zen eta baita geroago sortu ziren  Ardi Beltza eta Kalegorria aldizkarietakoa ere.  Liburu honen aurrekaria izan zen liburua argitaratu ondoren, kolektibo desberdinak  (auzo elkarteak, herri mugimenduak, sumindutakoak eta profesionalak) hurbildu dira Ahoztar Zelaietarengana, gehiegikeriak eta datuak jakinarazteko eta berak datu horiek kontrastatu egin behar izan ditu.

Ezagutzeko eskubidea eta horren ondoren datorrren salatzeko eskubidea erabat murriztuta egon dira luzaroan euskaldunon lurraldean. Inpunitatea oso nabarmena izan da, eta hemen barrabaskeriak egiten ari zirenak praktika horiek beste lurralde batzuetara eraman nahi izan dituzte, liburu honetan azaltzen den moduan.

Herriaren sumindura eta aktibismoa gero eta indartsuagoak dira eta inpunitatea mugatzen ari dira. Neurri handi batean, liburu hau gero eta jende gehiagok egindako salaketa, iradokizun eta argibideen ondorioa da. Euskadin nor den nor jakiteko mapa osatzen du. Mapa hori bizirik dago, eta argitalpen gehiagoren oinarria izango da.

1978an sortutako “demokrazia” alderdi politikoen bankeruen, sindikatuen eta beste indar batzuen arteko botere banaketan oinarritu zen. Norberak bere zatia eskuratu zuen sistema mantentzeko konpromisoaren truke. Sistema gaur egun arte bizirik heldu da eta gaur politikarien, bankarien eta sindikalisten bigarren belaunaldia eskandaluz eskandalu dabil. Tumatxa! Ekaitza honen barruan oraindik ematen du penintsularen gainontzeko lurraldeetan nagusiak diren ustelkaria eta agintekeria ez direla Euskadin agertzen.  Zintzoak izateko itxura egiten duten ordezkariek emandako “Euskaldunaren hitza”ren kondairaren azpian publikoa den guztia zurrupatzeko sarea osatzen dutenen etika dago. Ustelkeriari dagokionez Euskadi desberdina dela esaten duen mitoa bertan behera geratzen da Ahoztar Zelaietak liburu honetan kontatzen duenaren ondorioz. Euskal kastaren bigarren belaunaldia eta bere bizimodua deskribatzen dira li buru honetan. Beraien negozioak ez dira euskal lurraldeetara mugatzen. Brasileraino heltzen dira. Bertan, futboleko munduko txapelketen ostean, olinpiaden atarian eta turismoak jendetza mugitzeko dena prest duenean, etekin ilunak dira nagusi. Liburu hau amaitzeko euskal kastan eta ustelkerian nor den nor irakurriko dugu, herri, hiri edo enpresa bakoitzean inputatuak izan diren edo harreman sare bikaina dutenak ezagutzeko amitugabeko gida.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s