Irregulartasunak topatu dituzte Arabako AHTko obretan. Adif-ek hemen ere obra kontratuak faltsutu ote ditu?

Posted on Actualizado enn

2015-01-20 / Garikoitz Goikoetxea  

Kontu auzitegiak dio Araban 2,2 milioi gehiago ordaindu dituztela. Adifek zuen obren ardura

Irregulartasun zantzuak ikusita, ikerketa hasi dute AHT abiadura handiko treneko obra batzuen inguruan. Euskal Y-ko lanak daude tartean: Araban, Arratzua-Ubarrundian, sinatu baino 2,2 milioi euro gehiago ordaindu zuten obra azkenean, espero gabeko lanak egin behar izan zituztela eta. Espainiako Kontu Auzitegiak aztertu du kasua, gainkostuak izan zituelako, eta ondorioztatu du ez zirela espero gabeko lanak, aurrekontua egin zutenean ere aintzat hartu behar zituztela. Justiziaren esku jarri du kasua. Arabako zatia izanik, Adifen esku zeuden obrak.

Batean eta bestean agertutako irregulartasunek auzitan ipini dute Adifen kudeaketa. Iaz lehertu zen egoera: Madril-Bartzelona lineako obretan iruzur egitea egotzita, Adifeko hainbat teknikari atxilotu zituzten, enpresa eraikitzaileko kide batzuekin batera. Fiskalaren arabera, behar baino sei milioi euro jaso zituen enpresak, obrako txostenak faltsututa.

Autobidea zegoela ohartu

Arratzua-Ubarrundian, 2,2 milioikoa da gainkostua, Vozpopuli hedabideak azaldu duenez. Kontratua 2007an sinatu zuten, hemeretzi milioian; 2012an, ordea, beste kontratu bat egin zuten, 2,2 milioikoa. %12ko igoera da hori. Gainkostua azaltzeko, Adifek argudiatu zuen aparteko leherketa batzuk egin behar izan zituztela, AP-1 autobidea eta elektrizitate linea bat AHTko bidearen alboan daudelako. Kontu auzitegiak ez dio zilegitasunik ikusten argudio horri: «Inguruabar horiek jakinak ziren proiektua onartu zenean». Alegia, AHTko obrak hasterako bazutela autobidearen berri.

Gainera, zati horretan neurketa aldaketa batzuk egin zituztela azaldu dute, eta diru gehiago lortu zutela enpresek: 290.000 euro.

Irregulartasun gehiago ere salatu dituzte Euskal Y-ko obretan —Zaratamon erabiliko ez den zubibide bat egin dutela, adibidez—, baina Arratzua-Ubarrundiko kasuak aparteko pisua du, kontuen auzitegiak berak atzeman baititu irregulartasunak. Dirua oker erabili izanaren zantzuak daudela dio. Adif jarri du fokupean berriro.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s