Argia: Ustelkeriaren eta gestio txarraren mapa Araban

Posted on Actualizado enn

Arabako erakunde publikoei lotuta atzeman diren balizko ustelkeria kasuak eta gestio desegokiak bildu dituAdi elkarteak bere webgunean. Adibide nagusiak ekarri ditugu hona.

Iradier Arena: Ekitaldiak egiteko Iradier Arena estadioa alokatzerakoan hainbat promotoreri Gasteizko Udalak egindako tarifa-beherapenetan irregulartasunak, pribilegio tratua eta delitu zantzuak atzeman ditu fiskaltzak, bai Patxi Lazcoz (PSOE) alkate zenean, baita Javier Marotoren (PP) garaian ere.

21 Zabalgunea: Gasteizko garapen urbanistikoaz arduratu den udal erakunde publikoa da 21 Zabalgunea. Erakunde honen bitartez, 2006an Alfonso Alonsoren (PP) udal gobernuak egindako erosketa bat ari da ikertzen Espainiako Kontu Auzitegia: lurrak erosi zituen 21 milioi euroren truke, alegia 45 euro ordainduta metro koadro bakoitzeko, batez besteko kostua metro koadroko 2-5 eurokoa zenean eta lur horiek Hiriaren Plan Orokorrak aurreikusten ez zituenean. Gertakaria preskribatua dagoela egotzita, ikerketa oztopatzen saiatu da Maroto. Bestalde, PPren legegintzaldian burutu gabeko hogei bat proiektutarako 51 milioi atera izana salatu du Patxi Lazcozek.

San Antonio kaleko lokalak: Alfonso Alonso Gasteizko alkate eta Javier Maroto Ogasun zinegotzia zirela (PP), San Antonio kalean Gonzalo Antón enpresariarekin sinaturiko kontratu susmagarriak (Antónek lokalengatik ordaindutakoaren bikoitza baino gehiago ordainduko ziotela hitzartu zuen Udalak) 7 milioi euroko zuloa utzi du.

De Miguel kasua: 2003-2007 legegintzaldian Zanbrana herrian Maria Justina Angulo (EAJ) alkate zela, ezerezean geratu ziren birkalifikatze urbanistikoak adostu zituzten eta prozesuan kobratutako ustezko komisio ilegalak 15,8 milioi eurora iritsi daitezkeela dio prentsak. Ustelkeriaren kontrako EAEko sumariorik handiena da, 30 inputatu ingururekin, tartean Zanbranako alkatea zena eta Alfredo de Miguel azpijokoaren ustezko burua (EAJ).

Ihurreko depositua. Gasteizko Ihurre kontzejuko ekaitz biltegiak 8 milioi euroko inbertsio publikoa izan zuen, Alonsoren legegintzaldiak bultzatuta. Espainiako Sare Elektrikoak ilegala zela ohartarazi zuen arren (goi-tentsioko linea baten azpian dagoelako) eraikitzen jarraitu zuten, jaramonik egin gabe. Deposituari ez zaio inoiz erabilerarik eman.

Epsilon: F-1 taldea sortzeko proiektuak, aurrera atera ez denak, 46 milioi euroko galerak utzi ditu funts publikoetan. Arduraduna, Joan Villadelprat, 900.000 euroko isuna ordaintzera eta hiru urteko inhabilitaziora zigortu dute.

Hiriko: Automobil elektrikoa egiteko proiektuak, gauzatu ez denak, 14,7 milioi euro xahutu ditu laguntza publikoetan (proiektuaren aurkezpenak bakarrik 166.000 euroko kostua izan zuen). Kasua ikertzen ari dira.

AP-1: AP-1 autopista mantentzeko Arabako Aldundiak (EAJ aginduan zela) Bidelan enpresarekin sinaturiko kontratuan prebarikazioa eta funts publikoen bidegabeko erabilera salatu ditu EH Bilduk eta salaketa tramitera onartu du Arabako Fiskaltzak. Lan beragatik bi aldiz ordaintzea eta ondorioz 3 milioi euroko gainkostua bere gain hartzea ekarri du kontratuak, nahiz eta orduko txosten tekniko eta juridikoek ohartarazi zuten kontratua kaltegarria zela Aldundiarentzat. Afera azaleratu ostean, kontratuari uko egin berri dio Bidelan enpresak.

Krea kultur gunea: 18 milioi euroko inbertsio publikoaren emaitza da Krea kultura garaikidearen sorkuntza eta zabalkuntzarako gunea, Gasteizen. Baina eraikin eta ondare publiko honetan unibertsitate amerikar pribatu bat ezartzeko saiakera abiatu dute.

Arabako Lanak: Kontratu publikoak nahieran eta zuzenean esleitzea leporatu dio PP buru duen Arabako Foru Aldundiari (honen baitako Arabako Lanak sozietate publikoari) Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak, eta frogatzeko, diru kontuen auditoria egin dezala eskatu dio.

Swap-ak: 2006. urtetik 8,8 milioi euro galdu ditu Foru Aldundiak, obra publikoak finantzatzeko kontratatutako sei swap edo arriskudun finantza produktugatik. Diru gehiago ez galtzeko, swap-ak birnegozia ditzala eskatu du oposizioak.

Mikel Garcia Idiakez

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s