Eta hauen esku geratu dira Caja Vital Kutxaren aktibo guztiak…

Posted on Actualizado enn

ARGIA.@URKOAPAOLAZA. Kutxabank: bost bertsio eta hamaika galdera

 Kutxabanken ordainketa irregularren albisteak zenbait alderdi politiko nagusietako habeak dardarazi ditu eta itxuraz kontrajarriak diruditen bertsioak eskaini dituzte batzuek eta besteek. Benetan horrela al da?

Lege ez idatziaren bertsioa. Lehenik Vocento taldeko egunkariek argitaratu zuten eta ondoren Mario Fernández Kutxako presidente ohiak berak berretsi. Honen arabera, PPko buruzagi batek eskatu zion Fernandezi Mikel Cabieces Espainiako Gobernuko delegatu ohiari laguntzeko, “idatzita ez dagoen legea” errespetatuz. Hau da, halako karguetan ETAren mehatxupean ibili den jendeakolokatzea, besteak beste gobernuko delegatuak eta gobernadore zibilak.

Info7 irratiko Kalegorrian saioan Iñaki Anasagastik argitu zuen Antonio Basagoiti izan zela Fernandezi eskaera egin ziona, eta Noticias taldeak Patxi Lopezen Jaurlaritza sozialistako kontseilari bat ere aipatzen du. Dena dela, Fernándezek berak dio “alderdi nagusi guztiek” onarturiko “Estatu politika” izan zela hura, hau da, EAJ ere horren jakitun zela.

Ez dakit ezer bertsioa. EAJk eta PSE-EEk heldu diote horri, Mario Fernandezek eta Mikel Cabiecesek alderdi horiekin duten lotura zuzena ikusita. Kutxabankeko ordainketa irregularrekin alderdiak inolako zerikusirik ez duela esan dute eta auzia erabaki pertsonalen eremura eraman nahian dabiltza. EAJren esku dagoen Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak azaldu zuen “hedabideen bidez” jakin zutela berria, hau da, urtarrilaren 30ean enteratu zirela, nahiz eta Kutxabankeko organo eta kargu gehienetan euren alderdiaren gertuko pertsonak egon. Joseba Egibar EBBko kideak ere esan du “orain arte” ez dutela horren berririk izan.

Modu berean jokatu du Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak, “lau hilabete daramatzat karguan, ez dakit ezer gehiago” esatera iritsi da.

Jauregiko azpijokoen bertsioa. Kutxabank eta EAJ barruan barne borroka bat dagoela dioen teoria da. Zehazki BBK-ko presidente Xabier Sagredo eta Mario Fernandezen artekoa; bankuaren gestio ereduari buruzko iritzi ezberdinak leudeke ring gainean. El Mundo egunkaria izan zen lehenengotakoa ezinikusi horren berri ematen, Intrigas palaciegas en Kutxabank artikuluarekin, gero El País egunkariak ere azpijoko horien berri eman du, esanez Sagredo eta Villalabeitiak Mario Fernandezi eman nahi zioten pullitak “eskuetatik ihes egin” diela.

Barne talka horiei loturik, Deiak iradoki du Fernandezen eskuin esku izan den Ignacio Sanchez-Asiain Kutxabankeko zuzendari nagusiaren buruari ere prezioa jarri diotela EAJn kontu honen harira.

Mesedeen bertsioa. EH Bilduk salatu du Kutxabankeko ordainketa irregularren atzean finantza erakundearen pribatizazio prozesua dagoela. Alegia, Cabiecesena, EAJ, PSE eta PPren arteko pribatizaziorako ezkutuko akordioen eta elkarren arteko “mesedeen” baitan kokatu du.

Eusko Legebiltzarrean ikerketa batzorde bat eratzeko proposatuko du koalizioak. UPyD eta PP alderdiek ere Legebiltzarrera eraman nahi dute gaia.

Burtsaren bertsioa. Kutxabank osatzen duten banku fundazioek erreserba funts bat sortu behar dute. Funts horrek handiagoa izan beharko du Espainiako Bankuak ikusten badu hiru aurrezki kutxek batera jarduten dutela. Cabieces-Fernandez auzia “momentu okerrenean” etorri dela idatzi du paperezko edizioan Diario Vascok, “presio erregulatorio” hori dela-eta.

LAB sindikatuak barne buletin batean dioenez, kasu honetatik etekina aterako dutenak dira Kutxabankek burtsara jotzea nahi duten horiek; bankuaren “irudi galera” hau ezin hobekiago datorkie bere lehiakideei sindikatuaren ustez: “BBVA, Santander eta Caixa eskuak igurtziz ari dira”, dio sindikatuak.

Lehenago ere ohartarazi izan da Kutxabank beste banku baten eskuetan geratzeko arriskuaz, BBVn agintzen zuten garaitik Fernandez eta bere enparauek Banco Sabadelleko buruekin zuten harreman estua ikusita. Zer interes daukate Banco Sabadellek alde batetik eta BBVAk nahiz Santanderrek bestetik, auzi honen inguruan?

Galderak. Edozein modutan, bertsio hauek guztiak ez daude kontrajarrita. Baina batez ere susmoak eta mesfidantzak daude, eta galdera ugari oraindik airean: Zergatik tematu da PPko Arantza Quiroga galdetzen ea halako kasu gehiago ote dauden? Alderdiek “ezkutuko agenda” bat al duteELAk dioen moduan? Zer erabaki hartu dira alderdiei emandako kredituen inguruan? Nolatan baztertu du EAJk modu horretan orain arte bere aktibo nagusietakoa izan den Mario Fernandez? Eta orduan zeren truke dago bankari ohia Repsoleko administrazio kontseiluan? Zerbait gehiago estaltzen ari dira?

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s