#Cabieces auzia: #Kutxabank i buruzko ikerketa batzordea eratzea baztertu du Eusko Legebiltzarrak

Posted on Actualizado enn

Kutxabankeko presidente ohi Mario Fernandezen eta 2008-2012 artean Espainiako Gobernuak EAEn izandako ordezkari Mikel Cabiecesen (PSE-EE) arteko lankidetza harremana argitzeko batzorde bat sortzea galdegin zuen EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean.

Jakina zen batzordearen eraketak ez zuela aurrera egingo, EAJk eta PSEk iragarri baitzuten ez zutela egitasmoa babestuko. Biei, ordea, PPren ezetza batu zaie.

Josune Gorospe EAJko legebiltzarkideak EH Bilduri egotzi dio Cabiecesen auzi “zehatza” erabiltzea Kutxabanken ibilbidea zalantzan jartzeko. Halaber, ez du uste ikerketa batzordearen beharrik dagoenik, argudiatuz auzia bide judizialetik ikertzen ari direla. Kutxabanken bat egite prozesuaz eta Mikel Cabiecesen auziaz “irakurketa politikoa” egitea ezinbestekotzat jo du, ordea, Iker Casanova koalizioko legebiltzarkideak.

Txarli Prieto PSE-EEko legebiltzarkidea ados azaldu da Gorosperekin, eta gogorarazi du Cabiecesi ordaindutako diruaren auzia epaitegietan dagoela. Gainera, uste du erakunde erregulatzaileak Kutxabank “lupaz” begiratzen ari diren uneotan, horrelako “gainesposizio batek” ez liokeela mesederik egingo bankuari. PPko Anton Danboreneak, berriz, koalizioari leporatu dio “bost axola” zaiola Cabieces auzia, haren helburua Kutxabank kritikatzea dela uste baitu.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s