Ustelkeria oso ongi dago antolatuta

Posted on

Egun, Oriolako (Alacant, Herrialde Katalanak) Udaleko kontu hartzailea da Fernando Urrutikoetxea (Bilbo, 1954). Diru publikoaren heroi gisa hartu izan dute maiz. Izan ere, udaleko jardun ekonomikoa legezkoa dela ziurtatzeaz arduratzen baita. Ustelkeria kasu asko argitaratu ditu jardunean daramatzan 28 urteetan; baita Euskal Herrian ere. Hala ere, salatzaileek lege babesik ez dutela dio eta hori bera aldarrikatzen ari da herriz herri. Dokumental batean kontatu dute ustelkeria kasuak argitara atera dituztenen egoera, eta Euskal Herrian izan da unibertsitateko ikasleei erakusten.

@berria 2015-10-23 / Aitor Biain

Zaila da kontu hartzaile baten lana?

Ez luke izan behar. Lan atsegina izan beharko luke diru publikoaren defentsak. Nik beti esaten dut agintarien legezkotasunaren bizkartzainak garela. Kontua da ez zaiela interesatzen bizkartzainik edukitzea. Interesatzen zaien bakarra da lagunak egin eta aurkaria zigortzeko erabiltzea diru publikoa. Orduan hasten dira arazoak.

Sistemak huts egiten du, beraz.

Bai, noski. Kontrolik eza eta kudeatzaileen arduragabekerian oinarritzen da egungo sistema. Ustelkeria toki guztietara iritsi da, instituzio guztietara: sistema osora zabaldu da.

Filmetan agertzen denez, oso erraz egiten dute. Errealitatean hala da?

Errealitatea are gordinagoa da. Ikaragarria da udalen bitartez egiten ari diren lapurretak. Batzuek diru kopuru handi bat eraman ahal izateko, beste askori diru kopuru txikiak banatu behar zaizkie isilik egoteko… Bestela, ez luke funtzionatuko. Ustelkeria oso ongi dago antolatuta.

Euskal Herriko zenbait udaletan ere izan zara kontu hartzaile. Hemen ere ustelkeria kasuak izango dira, ezta?

Hemen ere manipulazioa gauza bera da, beste herri batzuekin alderatuz gero. Leku guztietan saiatzen dira ustelkeria kasuak ezkutatzen, hemen gertatzen den modu berean. Hala ere, milaka dira kasuak. Nik neuk salatu izan ditut asko. Galdakaoko alkatearena izan zen salatu nuen lehen kasua.

Zergatik ez dute erantzunik zuen salaketek?

Gure lanak ez duelako lege babesik. Izatez, estatuko langile publikoak gara, baina, ondoren, udalaren eskuetan gaude. Alkatearen menpe daude nire soldata eta lanabesak. Irregulartasunik badago, alkateari abisua eman behar diogu, ez daukagu gu baino gorago dagoen inor. Ez dauka zentzurik. Erabat kontraesanezkoa da. Txosten asko ditugu bulegoko apaletan hautsa hartzen.

Presio handia jasan izan duzue. Mehatxuak ere jaso dituzue.

Oso gogorra izaten ari da. Baina ez da nire kasua soilik. Milaka gara administrazioan egoera berean gaudenak. Gure arlo pertsonalean ere eragin nabarmena izaten ari da. Nire familia hautsi izanaren erantzule bakarra naiz.

Hain zuzen, dokumental batean kontatu duzue ustelkeria kasuak salatu dituzuenon egoera.

Bai, hala da. Corrupción: el organismo nocivo du izena, eta orain arte ezkutuan egon garenoi hitza eman digu. Oso garrantzitsua da dokumentala herritarrei erakustea, eskoletan ere erakutsi beharko litzateke. Pedagogia egin beharra dago.

Justiziak esku hartu beharko du.

Justizia ere politizazioaz kutsatuta dago. Ikusi besterik ez dago nork aukeratzen dituen inpartzialtasunaz arduratu behar duten organoko kideak.

Nolakoa izaten ari da herritarren jarrera?

Gizartearen jarrera ez da batere egokia izaten ari. Oraindik ere, ez jakinarena egiten dugu. Balio eta etika falta ikaragarria dago. Kultura demokratikoa falta da.

Aldaketarako zantzurik ikusten duzu etorkizun laburrean?

Aitortu beharra daukat zerbait mugitzen hasia dela sortu diren alderdi politiko berriekin eta gizarte mugimenduekin.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s