San Antonioko auziaren aurrean, herritarren “presioa” eskatu du Adi! elkarteak @arabakoALEA

Posted on Actualizado enn

ALEA Saioa Fdz. de Arangiz 2016-04-07 15:53   Ekonomia  Gasteiz

Datorren astelehenean hasiko da San Antonio kaleko lokalen inguruko kontu epaiketa. 19.00etan elkarretaratzea deitu du Ustelkeriaren aurkako Adi elkarteak, San Antonio kaleko lokalen aurrean.

Datorren astelehenean Estatuko Kontu Auzitegian San Antonio kaleko lokalen kontu epaiketa hasiko da. Guztira, 11 auzipetu izango dira epaiketan, tartean Alfonso Alonso eta Javier Maroto.

Horren harira, Ustelkeriaren aurkako Adi elkarteak “auzia argitzea” eskatu du gaur goizean egin duen agerraldian eta horrez gain, herritarrei honen aurrean “mobilizatzeko” eskatu die. Horretarako, datorren astelehenean, 19.00etan elkarretaratzea deitu du elkarteak, San Antonio kaleko lokalen aurrean.  “Ez dugu uste epaiketa honek arazoaren hondora eramango gaituenik, ezta bertan gauza guztiak argituko direnik”. Horregatik, herritarren “parte hartzea eta presioa” ezinbestekoa dela uste du elkarteak eta datorren asteleheneko elkarretaratzean parte hartzeko deialdia zabaldu du.

Fiskaltzak ez du epaiketan parte hartuko

Hainbat izan dira gaur Adi elkarteak mahai gainean jarri dituen salaketak. Gaizka Amorrortu elkarteko kideak azaldu duenez, 2015eko urte bukaeran Fiskaltzak uko egin zion epaiketa honetan parte hartzeari . “Ez dakigu zergatik Fiskaltzat urteetan epaitegiarekin lan egin ondoren azken momentuan uko egiten dion prozesuan jarraitzeari eta hortaz, salaketa hau aurrera eramateari”.

Horrez gain, epaitegiak esaten duen guztia zalantzan jarri du ustelkeriaren aurkako elkarteak. “Guk zalantzan jartzen dugu alokairua bera eta prozesu guztia. Alokairu honekin Gonzalo Antonen onura bilatu zen eta jakin nahiko genuke ea zeren truke eman zioten diru hori”.

Udalak informazioa ukatu dio elkarteari

Bestetik, zalantzak agertu ditu elkarteak udalak salaketa honetan duen parte hartzearekin. “Ez daukagu argi zein punturaino babesten duen epaitegiaren jarrera. Gauza bera gertatzen zaizu EAJ eta PSE alderdiekin”. Horrekin batera, “susmagarri” iruditzen zaio elkarteari bi alderdi hauek jarritako salaketan auzian ardurak izan dituzten PPko zenbait pertsona kanpoan utzi izana.

Horrez gain, Gasteizko Udalak, Alonsoren garaian bezala, lokal horietan egin ziren obren inguruko informazioa ukatu diola salatu du Adi elkarteak. “Bertako teknikariek ukatu digute informazioa, hain zuzen, Alonsoren garaian zeuden teknikari berek”.

Alfonso Alonso alkate zela eta Javier Maroto Ogasun zinegotzia zela, 2007an sinatu zen alokairuaren kontratua. Herritarrei laguntzeko bulegoak bertan instalatzeko helburuarekin, Gonzalo Anton enpresari arabarren lokal horiek alokatu zituen udalak, 20 urterako. Udalaren poltsikotik irten zen bulegoak berritzeko erabilitako dirua eta, gainera, kontratua ez eteteko hainbat klausula ere sinatu zen. Urteek aurrera egin badute ere, herritarrei laguntzeko bulegoak ez dira bertan kokatu.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s