Zergatik EZ DA NAHIKOA Kontu Epaitegiaren kondena? #SanAntonioalokairua

Posted on

Estatuko Kontu Epaitegiak Alfonso Alonso, Javier Maroto eta legealdi
hartako gainontzeko PPko zazpi zinegotziei, tartean egungo Vital
Fundazioaren presindentea den Fernando Aranguiz, 393.862,31 €ko
kalteordaina ordaintzeko kondena ez omen da deus. Barre eta guzti egin
diote zenbait alderdikidek, hemen eta han, sententziari.

Ez da nahikoa, kondena hori ez dituelako ezta milimetro bat ere mugitu
Gonzalo Antoneri soilik mesede egiten dion eta diru publikoaren xahuketa
suposatzen duen alokairu horren defentsa lotsagabetik.

Ez da nahikoa, zigortuek prestutasun osoa erakusten jarraitzen dutelako,
guztion mesederako beharko lukeen funts publikoak kudeatzeko,
hemengo eta hango erakundeetan.
Ez da nahikoa, kondena horrek ez duelako argitzen zergatik egin zitzaion
tamainako mesedea Gonzalo Antón hostalariari. Eta hor kokatu behar da
auzi honen gakoa. Zeren truke ahalbideratu zioten Gonzalo Antoni

mesede hau Alfonso Alonso eta Javier Marotok?

image

Ez da nahikoa, Gonzalo Antoni egiten ari zaion mesedea ez delako
Gasteizko Udaleko Hirigintza sailak gomendatu zuen errenta baino
gehiago ordaintzen zaiola. Benetako mesedea alokairua bera da. Luxuzko
etxebizitza baten beheak alokatu izana Antonek nahi izan zuen preziora.
Mesedea da lokal horien birgaitzea, azken zentimora arte diru publikoaz
ordaintzea. Mesedea edo zeozerren konpentsazioa.

Horregatik, ADI! ustelkeriaren aurko elkartetik zera adierazi nahi dugu
afera honen inguruan:

– Kontu Epaitegiaren sententzia ez da ezerren bukaera.

– Ezbaian jartzen dugu alokairuaren beharra justifikatu omen zuten
arrazoiak, ez direlako benetakoak.

– Gonzalo Antoni eskatzen diogu gordeta duen informazioa
argitara atera dezala baldin eta ez badu ezertxo ere ez ezkutatzeko
(adibidez negoziazio prozesuarekin zerikusia duten eta gordeta
dituen e-mailak).

– Azaldu dezala behingoz Gonzalo Antonek nolatan aldatu zituen kontratuaren
baldintzak Udaleko ikerketa batzordea abiatu aurretik. Publiko
egin dezala zerekin konbentzitu zion Javier Marotok alegia.

Ez da nahikoa, ustelkeria ez omen delako. Ez da nahikoa ongi egin zutela
eta berriz egingo zutela aldarrikatzen dutelako. Ez da nahikoa uste
dutelako hirugarren baten mesedetan diru publikoa erretzen jarraitu
dezaketelako.

Ez da nahikoa.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s