“#DeMiguel auziaren paperak” mahainguruan azaltzen saiatuko garena.

Posted on

Asteazken honetan, hilak 14, arratsaldeko 7retan, Aldabe gizarte etxean, ‘De Miguel auzia’ bezala ezaguna den eta gaur arte, Araban inoiz azaleratu den ustelkeria politikoaren afera haundiena izango dugu hizpide. Horretarako, urte luze guzti hauetan auzia oso gertutik jarraitu duten hiru kazetarien parte hartzea izango dugu. Beraiekin batera, eztabaida publikoan, auziaren nondik norakoak azaltzen saiatuko gara. 

Hiru ataletan banatuko dugu Mahaingurua:

1.- ‘De Miguel auziaren’ TESTUINGURUA: garaiko arabar EAJren barne egoeraren azalpen laburra. Auziaren ‘zein da zein’ bat eta arabar EAJ eta Ertzaintza jomugan izan zuen espiotza auziaren aipamena.

2.- ‘De Miguel auziaren’ barne dauden AFERA ezberdinen azalpena. Kasu guztien errepasoa, bai epaitzeko bidean daudenak eta sumariotik kanpo geratu direnak. Miñaoren haunditzea, Zambrana, Amurrio, Arzalluzen semeari buruzko ikerketaka, Legutio, Errexal, Kataide, ‘modus operandi’, %4ren komisioa…

3.- ‘De Miguel auziaren’ EPAIKETA: Auziaren ibilbide judizialaren azalpena atxiloketa aginduak egon zirenetik. Azken autoan egon diren akatsak eta epaiketa dataren atzerapenak. Auzi osoaren balorazio ekonomikoa. 

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s