#SanAntonioAlokairua «Inork ez ditu herritarrak horretaz absolbitu, zorra ez da artxibatu» @jonordoez @berria n

Posted on Actualizado enn

Nafarroako Kutxako dieten auzia ere artxibatu egin zuten. Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi zuen, 2013ko uztailean, gauza bat dela erantzukizun morala, etikoa edo politikoa eta beste bat delitu bati dagokiona. Hala gertatu da San Antonio auzian: Gasteizko Udalari egindako kaltea agerikoa izan arren, absolbitu egin dituzte Alonso, Maroto eta besteak.

Dieten auzian bezala, azken ebazpen hori Madrildik etorri da. Ez da hori nolanahiko kontua, aintzat hartuta erabakia hartu duten hiru lagunetatik bik harreman zuzena dutela PPrekin: Margarita Mariscal de Gante 1996an Jose Maria Aznarren lehen gobernuan Justizia ministro izandakoa eta PPk zuzenean izendatu duen beste bat. Bik bozkatu dute absoluzioaren alde. Beste kideak, PSOEk izendatutakoa, kontra.

Agian ez dagokio kontu auzitegi bati erantzukizun morala, etikoa edo politikoa epaitzea, baina herritarren ordezkariek herritarren diruarekin egiten dituzten gehiegikeriak ezin dira geratu zigorrik gabe. Are eta gutxiago erabakiak txosten teknikoen iritziaren kontra hartzen badituzte. Hain kasu argian teknikariek diotena ez bazen aintzat hartzekoa, zertarako daude? Eta ezin badu Kontu Auzitegiak hori epaitu, zertarako dago?

Gasteiztarrek 2027ra arte ordainduko dute Gonzalo Antoni egindako oparia. Inork ez ditu herritarrak horretaz absolbitu, zorra ez da artxibatu. Kontu Auzitegiak, deskontu auzitegiarena egin du. Mauka, batzuek Madrilen dutena.(klikatu hemen)

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s