USTELKERIA EUSKAL HERRIAN: «Alfonbrak astintzeko ordua» @larbelaitz

Posted on

  • “Derrigor egin beharreko galdera da: non ez da komisiorik egon? Tamaina handiko zein obratan ez da komisiorik egon? Estatuan ikusten ari gara zer gertatu den, PPren paperetan atera izan diren enpresek kontratu publikoak hartzen dituzte hemen. OHL enpresa adibidez, PPren finantzaketa ilegalaren kasuan harrapatu dutena da Nafarroako Ubidea egin duena. Galdetu behar dut: nork ziurtatzen digu hemen ez dela komisiorik egon?”. Patxi Zamora, Kontuz! elkarteko kidea oso zorrotz mintzo da ustelkeriaz.

LANDER ARBELAITZ @larbelaitz

2017ko maiatzaren 28a

Lehen postuan langabezia, eta bigarrenean ustelkeria eta iruzurra. Horiek dira Espainiako Estatuan 2017ko martxoko CISek egindako inkestak ematen dituen kezka nagusiak. Azken bi hilabeteetan hamaika puntu igo da ustelkeriaren inguruko ardura. ETAren borroka armatuaren amaierak eta krisi testuinguruan politika neoliberalen aplikatze bertikalak izango zuen eraginik horretan, baita azken urteetan diru publikoaren erabilera okerra egitea egotzita lehertu diren ustelkeria kasu kopuru altuak ere. Gehienak Ebrotik behera.

Hego Euskal Herrian zein da egoera? Nafarroan UPN, PP eta PSNk eutsitako gobernua botatzeko karta politiko erabakigarria izan zen CANen hari usteletik tiraka Kontuz! elkarteak jokatutakoa. EAEn, EAJ, PSE eta PP elkarrekin irudikatzen diren garaiotan, ez dira gutxi epaitegietan dabiltzan ustelkeria kasuak.

Gai hauei buruz mintzatu gara ondorengo lagunekin: Kontuz!-eko Patxi Zamorarekin, Adi! elkarteko Unai Mendizabal, Gaizka Amorrortu eta Patxi Ibarzabalekin, eta Ahoztar Zelaieta kazetari eta kriminologoarekin.

Ondorioa garbia da, alfonbrapean zer dagoen begiratzea komeni da.

(irakurtzen jarraitzeko) 

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s