Gasteizko besarkada jeltzale ustela

Posted on Actualizado enn

EAJ-k ez du inor alderditik bota De Miguel auziagatik. Alderdiak soilik Alfredo De Miguel, Koldo Otxandiano eta Aitor Telleriari (ordu batzutarako atxilotuak izan ziren beste bost auziperatuekin batera) egin zien eskari formala afiliatu karnetak itzultzeko. Hiru militante jeltzale hauen ezezkoaren aurrean, Iñigo Urkulluk, garaiko EBB-ko presidentea eta atxiloketak gertatu eta bost hilabetera, publiko egin behar izan zuen alderdiak jada eskatu zizkiela karnetak hiru afiliatu hauei eta bide batez karnetak itzultzeko eskaria berretsi.

EAJ-k ez du inolako barne ikerketarik abiatu edo auziarekin zerikusia duten afiliatuen (arestian izendatutako hiru horiek baino gehiago dira afera honetan murgilduta dauden militanteak) aurkako kanporatze barne-prozedurarik hasi. Azken hau gerta zedin, alderdikideren bat salaketa bat aurkeztu behar zuen EAJ-ren barneko diziplina organoaren aurrean. Inork ez zuen hori egin.

2011ko urtarrilean, Gasteizko legebiltzarrean ‘De Migel’ aferagatik ikerketa batzordea hasteko bezperan, hiru jeltzale horiek behin-behineko baja hartu zuten alderditik karnetak itzulita. Joseba Egibarrekin negoziatu zuten behin-behineko baja hori, ez kanporatzea. Baja eman zuten une berean honakoa adierazi zuten hiru jeltzaleak publikoki: “Gure zatia bete dugu, orain zuei dagokizue gu bakarrik ez uztea.”

2011ko apirilean Alfredo De Miguel (‘Txitxo’ lagunentzat) Gasteizko Legebiltzarreko ikerketa batzordera aurkeztu zen agiri bat irakurtzera eta ez zuten bakarrik utzi. Ez horixe, besarkadaz jaso eta txaloz agurtu zuten ‘Txitxo’. Gasteizko besarkada ustela.

📸 PRADIP J. PHANSE

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s