Arabako Batzar Nagusiak

[Audioa]: Barrongo urtegiak gainkostu handia izan dezake

Posted on

@ArabaHizpide Halabedi

Barrongo urtegiak zeresana ematen jarraitzen du. Joan den ostegunean proiektu horren aurkako plataforma abiatzeko asmoa adierazi zuten ingurukoek, beharrik ez zegoela argudiatuta. Adi ustelkeriaren aurkako taldeak halako azpiegitura handien eraikuntzak ekar ditzakeen ondorioez ohartarazi digu Araba hizpide magazinean. Askoz kostu txikiagoko lan batek gainkostua izan zuen, eta Barronen askoz handiagoa izan daitekeela jakinarazi digute. Acuaes, Copisa eta Tragsa enpresak dira azpiegituraren eraikuntzan egongo diren enpresak.

Joan den ostegunean, Batzar Nagusietako ordezkarien tertulian, Barrongo urtegiaren auzia jorratu zuten tertuliakideek eta txio-kate interesgarria bota zuten Adi elkartekoek, datuz jositakoa.

Anuncios

Barrongo urtegia gelditzeko lehen urratsa @ArabakoALEA n

Posted on

Estitxu Ugarte Lopez de Arkaute 2016-01-28 20:31 Ekonomia Añana

Espejoko gizarte etxean ostegun arratsaldean batzarra egin zuten. 50 lagun baino gehiagok parte hartu zuten. Kaltetuak diren eta ez diren bizilagunak, nekazariak, ordezkari politikoak eta talde ekologisten kideak bertan egon ziren.
Espejoko gizarte etxean ostegun arratsaldean batzarra egin zuten. 50 lagun baino gehiagok parte hartu zuten. Kaltetuak diren eta ez diren bizilagunak, nekazariak, ordezkari politikoak eta talde ekologisten kideak bertan egon ziren.

Arabako urtegi handienetakoa Barron eta Atiega artean eraikitzea erabaki dute Espainiako Gobernuak eta Ebroko Ur Konfederazioak. 2014. urtean lurrak ureztatzeko baltsa bat aurreikusita zegoen zonaldean baina iazko abuztuan planak aldatu eta urtegi erraldoi baten obra aurkeztu zuen Espainiako Gobernuak. 4.000 milioi litro ur bildu, 56 hektarea okupatu eta 182 milioi euro gastatuko dituzte. Hori salatu dute ostegunean Espejoko gizarte etxean bilera irekian bildu ziren Añanako bizilagunak. Gaineratu dute obrak ez diola inolaz ere erantzuten egun Añanan dagoen nekazarien kopuruari ezta beharrei ere.

Urtegiak nekazaritza eta abere lurrak hartuko ditu eta Barrongo nekazarien bizitza eta lana hondatuko ditu. Bestalde Atiegako errepidea uraren azpian geratuko da eta herriaren ondoan urtegiaren 35 metro altuerako horma eraikiko dute. Urtegia eraikitzeko obrak eragin latza izango du oso ingurune natural aberatsean.

Urtegiaren egitasmoaren atzean “ezkutuko interesak” antzematen dituzte Añanako herritarrek eta urarekin negozioa egin nahi dutela uste dute. Gainera nekazarien beharrak erabili nahi dituztela uste dute. Otsailan bigarren batzarra egingo dute eta bitartean Arabako Batzar Nagusietan talde politikoen bitartez informazio gehiago eskuratzen saiatuko dira. Halaber euren oposizioa agertuko dute.

Kaltetutako Barron eta Gineako bizilagunek parte hartu zuten bileran, inguruko nekazariek eta herritarrek baita EAJ, EH Bildu, Podemos eta Irabazi taldeetako ordezkariek ere.