bbk

Araban kontrol publiko eta sozialdun kutxa desagertu da: VitalKutxak baja eman du kreditu entitateen erregistroan

Enlace Posted on Actualizado enn

Angelu Itsua

imageEstatuko Aldizkari Ofizialak irailaren 30ean argitaratu du (pdf) Arabako eta Gasteizko aurrezki kutxaren erabakia. Hala, ekainaren 30ean banku fundazio bihurtzeko hasitako bidearen azken urratsa da honakoa eta aurrezki kutxa historikoa betirako desagertu da.

Vitalek irailaren 12an aurkeztu zuen kreditu entitateen erregistrotik izena kentzeko eskaera eta Espainiako Bankuak irailaren 19an onartu zuen. Orain, Espainiako Aldizkari Ofizialak argitaratuta, baja ofiziala da. Buletin espainiarrean jartzen duenez, erregistrotik kentzeko arrazoia da Vital “banku fundazio bilakatu” dela.

Tramite hori da aurrezki kutxek banku fundazio bihurtzeko egin behar duten nagusietako bat.Legearen arabera, transformazio horretarako ez da beste baimen administratiborik behar.

Aurrezki kutxek abenduaren 27ra arteko epea dute fundazio bihurtzeko, bestela automatikoki emango zaie baja kreditu entitateen erregistroan. Vitalek, beraz, hiru hilabete gehiago izan zitzakeen bere etorkizunaz eztabaidatzeko, baina bertan agintzen dutenek nahiago izan dute denbora-tarte hori ez hartzea.

Aurreikus liteke BBK erregistrotik kentzeko eskaera ere bidean dela, honek ere ekainaren 30ean erabaki baitzuen aurrezki kutxa izatea utzi eta banku fundazio bihurtzea. Dena dela, Espainiako Bankuak egindako erregistroaren azken eguneraketan, irailaren 25ekoan, oraindik BBK ageri da.

Anuncios

Azken orduak BBKrentzat eta Vitalentzat

Posted on

Aurrezki kutxa izateari utzi, eta banku fundazio bihurtuko dira gaur, batzar orokorrek onartzen badute.

2014-06-30 / Ivan Santamaria

Euren historia luzean egun garrantzitsuenetako bat dute gaur Bizkaiko eta Arabako aurrezki kutxek, BBK-k eta Vital Kutxak. Batzar orokorrek bi erakundeetako administrazio kontseiluek egin duten proposamena onartuz gero, aurrezki kutxa izateari utziko diote, izen bereko banku fundazio bihurtzeko. Aurrezki kutxak 100 urte baino gehiago dituzten erakundeak dira (164 Arabako Vital Kutxak, hain zuzen ere), eta gaur biak desagertuko dira, beti izan duten forman bederen.

Bi kutxek arratsalderako iragarri dituzte batzar orokorrak. Lehenbizikoa BBK izango da. Arratsaldeko lauretarako du deitua bilera, Bilboko Kale Nagusiko egoitzan. Vital Kutxaren kasuan, bi ordu geroago hasiko da bilera, erakundeak Salburuko hezeguneen parean duen eraikinean.

Banku baten jabetzan parte hartzea duten kutxei urtebeteko epea eman zien legeak banku fundazio bihurtzeko. Epea abenduaren 29an amaituko litzateke, baina BBK eta Vital aurreratu egin dira. Erabaki horrek eta moldaketa prozesuak polemika handia sortu dute. EH Bilduk salatu du egoera, eta gaurko batzarrak atzeratzeko eskatu die bi kutxei. Gauza bera egin du gehiengo sindikalak.

Leer el resto de esta entrada »