EAJ

.@adielkartea “Inork ez du dirua ezeren truke ematen. Nola da posible EAJk hainbeste berenganatzea?” @arrosasarea #DeMiguel

Posted on

Hala Bedi. Zebrabidea

Legez kanpoko elkarte bat eratu eta komisioak kobratzea, EAJk gobernatutako erakundeen kontratu eta adjudikazio publikoak modu irregularrean eskuratzea, egin gabeko lanengatik dirua lortzea, kapitala zuritzea, eroskeria, bortxaz jendea behartzea, dirua bidegabe erabiltzea… Horiek eta gehiago dira Arabako Probintzia Auzitegiko fiskalak De Miguel auzia delakoan zehaztutako delituak. Denera, hogeiren bat delitu egotzi dizkio Alfredo de Miguel auzipetu eta EAJko buruzagi ohiari. Zigor eskaera gogorra ere egin du Josu Izagirre fiskalak, ahozko epaiketara bidean den auzian: ia 55 urteko kartzela zigorra, eta 25 milioi euroko bermea. Luze jotzen ari den ustelkeria auzia da hizpide hartu duguna, eta horri begira jarriko gara jarraian. Gasteizko Halabedi irratiko estudioarekin bat egin dugu, Igor Goikolea esatariak ustelkeriaren aurkako Adi! Elkarteko kideei elkarrizketa egin baitio.

[Audioa]: Barrongo urtegiak gainkostu handia izan dezake

Posted on

@ArabaHizpide Halabedi

Barrongo urtegiak zeresana ematen jarraitzen du. Joan den ostegunean proiektu horren aurkako plataforma abiatzeko asmoa adierazi zuten ingurukoek, beharrik ez zegoela argudiatuta. Adi ustelkeriaren aurkako taldeak halako azpiegitura handien eraikuntzak ekar ditzakeen ondorioez ohartarazi digu Araba hizpide magazinean. Askoz kostu txikiagoko lan batek gainkostua izan zuen, eta Barronen askoz handiagoa izan daitekeela jakinarazi digute. Acuaes, Copisa eta Tragsa enpresak dira azpiegituraren eraikuntzan egongo diren enpresak.

Joan den ostegunean, Batzar Nagusietako ordezkarien tertulian, Barrongo urtegiaren auzia jorratu zuten tertuliakideek eta txio-kate interesgarria bota zuten Adi elkartekoek, datuz jositakoa.

“Zuzeneko kaltea” aipatu du epaileak. Zer egingo du orain #Kutxabank -ek? @urkoapaolaza @argia n

Posted on

Angelu itsua @urkoapaolaza

Bilboko Instrukzio Epaitegiaren autoaren zati bat baino ez da filtratu prentsa agentzietara –Mario Fernandezek ez omen du oraindik jakinarazpena jaso– baina haren ondorio nagusien berri badakigu jadanik.

Ana Isabel Alvarez instrukzio-epailearen esanetan Mikel Cabiecesek bi urtez jasotako diruak ez zuen “proportziorik” epe horretan egindako lanarekin. Lau soldata “gehi 900 euro” jasotzen zituen Espainiako delegatu ohiak hilero kontzeptu “faltsu” baten pean eta “inolako zerbitzurik egin gabe”.

Epaileak egin dituen baieztapenen artean, bada bat seguruenik Kutxabanken zenbaiti oharkabean pasako ez zaiona. Alvarezek dio bankuari egindako “zuzeneko kalteaz” hitz egin daitekeela.

Hain justu, Kutxabankek duela urtebete uko egin zion Fernandez, Alcorta eta Cabiecesen kontrako auzibidean akusazio partikular izateari, behin Fernandezek 240.000 euroak itzulita, galera ekonomikorik jadanik ez ei zegoelako. Baina argudio hori hankaz gora jarri du epaileak.

Zer egingo du orain Kutxabankek? Fernandezen kanporatzearekin EAJk timoi kolpea jo zuenean, badirudi ez zuela aurreikusi hainbesteko denboralerik, eta bankua saiatzen ari da ur nahasi horietatik aldentzen eta bere “izen ona” mantentzen.

Administrazio desleial delituagatik ahozko epaiketa hasiko da, baina paradoxikoki kaltetu zuzena ez da bertan izango eta horrek salaketa bera baliorik gabe utz dezake.

Momentu honetan herri-akusazio eta fiskaltzaren esku dago ekinbidea, 10 eguneko epea baitute euren akusazioak aurkeztu edota auzian atzera egiteko. Herri-akusazioren aldetik zalantzarik ez da: LAB, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek, EKA kontsumitzaileen elkarteak eta Euskal Herriko Pentsionisten Plataformak osaturik, bera izan da instrukzio fasean inputatuen mailua, ustezko irregulartasunak agerian utzi dituzten testigantzen bidez.